23 feb 2011

3. ataza: Berezko lana



Arbel digitalaren laguntzaz berezko lana prestatu egin behar da taldeka, hau da, norberaren ikastaldearentzako ataza propioa, sasoi honetan erabiltzen ari zareten materialetan oinarrituta.
Gogoratu arbel digitalaren erraminta gehienak  erabili behar dituzuela ! (Begiratu aurreko sarrera)

15 feb 2011

Arbel digitala. 2. ataza

Gaur errepasatuko dugu lehenengo egunean egin genuena eta jarraituko dugu arbel digitalaren aukerak aztertzen:

-         -Formaren bat txertatu, koloreztatu eta horien barruan zeozer idatzi.

-         -Gaiarekin lotutako taula sortu

-         -Hiperestekak egin: web-batera eta  ordenagailuan dagoen dokumentu edota soinu artxibo batera

-         -Artxibo erantsiak kokatu

-         Galerian dauden elementuak ikusi eta txertatu zeozer orrialde batean

-         Aukeratutako orrialderen bat galerian gorde

Taldeka ikasitakoa praktikan ipintzen hasiko zarete. 

Dokumentu honetan arbel digitalarekin ikasiko duguna zehaztuta dago.

Besterik, arbelako ataza burutzeko, kontuan hartu ikasleekin zer gai landuko duzuen hemendik hilabete batera eta horren barruan honako dokumentu hauek:
-         Word dokumentu bat
-         Irudi batzuk
-         Webgunen helbide batzuk
-         Soinu artxiboren bat

9 feb 2011

Arbel digitala: 1. ataza


Arbel digitalaren inguruko ikastaroa hasiko gara eta honelako ekintzak burutzeko  erabiliko dugu:


  • Aurreko lana: gai baten inguruko  ideien zurrumbiloa + kontzeptu-mapa osatu (hitzak eta irudiak)
  • Irakurmena lantzeko ekintza bat (word dokumentua erabiliz)
  • Egindakoa gordeko dugu ikasleek horren inguruan lana egiteko etxean 
Arbel digitalez gain, Txanela testu liburutik orrialde batzuk eta interneteko irudiak erabiliko ditugu, gidoi hau jarraituz .

7 feb 2011

Arbel digital elkarreragilea ezagutzeko baliabideak

Datorren ostegunean, otsailaren 10an, arbel digital elkarreragilearen inguruko ikastaroarekin hasiko gara.

Zertarako nahi dugu arbel digitala?


Erantzun posible batzuk/asko topatu ahal ditugu eta horiei buruz ezatabaidatu eta iritziak elkartrukatu ahal ditugu.  Dena den, hausnarketa egiteko, bideo hau ikusteak merezi du!



Webgune hauetan hainbat tutorial eta baliabide topatu ahal dira arbel digitala ezagutu eta erabiltzeko: