15 feb 2011

Arbel digitala. 2. ataza

Gaur errepasatuko dugu lehenengo egunean egin genuena eta jarraituko dugu arbel digitalaren aukerak aztertzen:

-         -Formaren bat txertatu, koloreztatu eta horien barruan zeozer idatzi.

-         -Gaiarekin lotutako taula sortu

-         -Hiperestekak egin: web-batera eta  ordenagailuan dagoen dokumentu edota soinu artxibo batera

-         -Artxibo erantsiak kokatu

-         Galerian dauden elementuak ikusi eta txertatu zeozer orrialde batean

-         Aukeratutako orrialderen bat galerian gorde

Taldeka ikasitakoa praktikan ipintzen hasiko zarete. 

Dokumentu honetan arbel digitalarekin ikasiko duguna zehaztuta dago.

Besterik, arbelako ataza burutzeko, kontuan hartu ikasleekin zer gai landuko duzuen hemendik hilabete batera eta horren barruan honako dokumentu hauek:
-         Word dokumentu bat
-         Irudi batzuk
-         Webgunen helbide batzuk
-         Soinu artxiboren bat